Etiketaren artxiboak: nire bizitza osoa

De La Soul – Eye Know

Bistan da Negu Gorriakekoek De la Soulen lehen diska gogotik entzun zutela 1989 inguru horretan. Hona hemen beraiengandik jasotako beste ekarpen txiki bat; hain juxtu, kanta hasierako soinua erabili zuten “Nire bizitza osoa”rako, Sam Cookeren ahotsa akabatu aurretik:

Bukaeran entzun dezakezue hemen (36. segunduan):

PD: gure lagun Basanabasak kontatuta, De La Soulekoek ere sanpling kirola praktikatzen zuten; horregatik, beraien kantako Kitarra eta Bateria, kanta askoz zaharragoetatik mailegatu zituztela aipatu beharra dugu.

ngsamples goiburua1

Run-DMC – Radio Station

Sanple hau ere 1988 urte emankorrekoa dugu. Ez dugu ahaztu behar urte hori hartzen dela Estatu Batuetako Hip Hoparen eskola zaharraren urrezko garaitzat, orduan argitaratu baitziren diskarik salduenak. Run-DMC taldearen kanta honetan ia uneoro entzuten dugun sanplea, baina 2:33tik 2:37ra doan denbora tartea da aukerarik garbiena eta hori baliatuko zuten euskaldunek beraien kantarako:

Negu Gorriakenean 30. segundutik 34.era entzuten dugun berbera, alegia:

ngsamples goiburua1

NWA – Parental Discretion Iz Advised

“1,2,3…kick it!” zioen NWAko The D.O.C. kideak abesti hasieran, gogoratzen?

“Nire bizitza osoa”ren 23. segunduan txertatua entzun dezakegu, juxtu Ferminen aginduen ondoren:

ngsamples goiburua1

NWA – Gangsta Gangsta

Ferminek bere taldekideak lanera bidali aurretik bada NWA taldearen sanple bat Sam Cookeren abestia eteteko erabili zutena “wait a minute, wait a minute” batekin. Ahotsa, Ice Cube handiarena da (3 min 55 seg):

Itzel geratu zitzaien, 23. segunduan, ezta?

ngsamples goiburua1

Sam Cooke – All Of My Life

Gorrotoa alde batera utzi eta amodiozko kanta bati helduko diogu. Hasiera entzun eta bereala Negu Gorriak entzuten ari garela uste izan dezakegu; baina ez tronpa, lagun: Sam Cooke handia da!

Lagina kanta hasieran eta bukaeran erabili zuten:

ngsamples goiburua1