Etiketaren artxiboa: Ideia Zabaldu

Maceo Parker – Pass The Peas (live)

«NG Brigada Peligros» den anabasa goxo horretan, badira joan etorrian dabiltzan ahots ezberdin batzuk…12. segundotik 19.era doan koruari arreta jarriko diogu sarrera honetan.

Topatu dugun bertsiorik antzekoena Maceo Parker saxofoijolearen zuzeneko itzel honetan entzun dugu guk. Bertatik aterata dirudi, ezta? Adi 3. minututik aurrerako ahotsei.

ngsamples goiburua1

Curtis Mayfield – Move On Up

Aiako Txikitoren beste bidaideetako bat Curtis Mayfield izan daitekeela uste dugu. Izan ere, bere “Move on up” entzutetsuko bongo erritmo bizi bikaina buruan dugunez, hemen gehitzea erabaki dugu.

Zer deritzozue? Negu Gorriaken piezan Curtis dabil ere? Ala ez? Idatzi iruzkinen bat!

ngsamples goiburua1

Steve Cropper – Land Of 1000 Dances

Aiako Txikito mila dantzen lurraldean dabil, hiri gerrilaren dantza barne. Adi intro errepikatuaren ondoren (3. seg) eta piezaren bigarren zatian (19.etik aurrera) itzultzen den perkusioari.

Guda dantza lotu ala askatua den ez dakigu baina 40. segundoko bateria soloak begiak ireki dizkigu. Hirurak. Eskerrik asko, Steve!

ngsamples goiburua1

 

Steve Cropper – Crop Dustin

Aiako Txikito osoki maisulan bat den arren, oraingoan sarrerari erreparatuko diogu bereziki, introa berezia baitauka.

Izan ere, Steve Cropper bera dugu intro mitikoaren atzean. Gitarrajole funtsezkoa, Stax zigiluari dagokionez. Blues Brothers, Otis Redding edota Ringo Starr bidaide izan ditu bere karrera luze bezain oparoan. Kasu honetan introa motelago doa; hala ere, identifikagarria da oso.

ngsamples goiburua1

De La Soul – Millie Pulled a Pistol on Santa

De La Soul tarteka sampleatu behar izan du Negu Gorriak taldeak. Ez zaigu kasualitatea iruditzen, talde amerikarrak dauzkan doinu goxoekin maitemintzea oso erraza baita, duela hamarkada batzuk zen bezalaxe…

Jatorrizko kantan, Milliek Santa Klaus begipuntuaren xedean eduki zuenekoa kontatzen digute New Yorkekoek…Hasierako erritmoa ongi gorde gogoan, errimetan murgildu aurretik.

Erritmo hori zertxobait motelduz Begirunearen sarrera eta irteera bilakatu zen, argitaratu zenetik 4 urtera. Orain galdera hauxe da: Marcos azpikomandanteari ze irudituko zitzaion Santari bala bat sartzea?

 

ngsamples goiburua1

 

 

Peter Gabriel eta Nusrat Fateh Ali Khan – Taboo (Natural Born Killers OST)

 

Sample zoragarri hau Mikel Abregok txibatu zigun; zoragarria dela diogu, zinearen munduarekin lotura zuzena izateaz gain, kantuaren atzean dauden egileak ez direlako nolanahikoak.

90. hamarkadako pelikularik esanguratsuenen artean dugu Natural Born Killers, hegoaldekoontzat «Asesinos natos» izenarekin iritsi zitzaiguna. Filma latza zen, sarraskiak eta hildakoak uneoro.

Pelikulako etenik gabeko arrisku egoera horren laburpen bikaina da Nusrat handiak bere ahotsaz egiten diguna, gorabehera horiekin gugan ezinegon bat sorraraziz. Abeslari pakistandarra mendebaldean (eta mundu osoan zehar) ezagun egin zuena Peter Gabriel bera izan zen. Lankidetza haren ondorenak oraindik ere birrargitaratzen dira XXI. mendeko 20. urtearen buelta honetan.

Adi: 3. minutuko 17. segundoari

 

Zeinen ongi bereizten den ahots zirraragarri hori Hitzaurreko tiro hotsez, indigenen soinuez, Joxepa Arregiren esaldiaz eta enparauez lagundurik, ezta?
(20. segundoan eta 40.ean)

Eskerrik asko, Pintza power!

ngsamples goiburua1

Funkadelic – I Got A Thing, You Got A Thing, Everybody’s Got A Thing

zzzfunkadelic zzzideia

Oraingoan ere funk mundutik datorkigu sanplea. Funkadelic talde aski ezagunaren gitarrek badirudi “Barakaldo” esaten dutela behin eta berriro. Akaso, inoiz BECen jotzea da beraien asmoa, nork jakin? Honatx, euren kanta:

Barakaldo eta Aia ez daude hain gertu, baina Negu Gorriak taldearentzat baietz dirudi:

PD: bazenekien Kortauren lehen diskako azaleko aizkolaria Aiako Txikito zela? Tira, hori beste baterako utziko dugu…oraingoz, goazen kolpez kolpe aurrera!

ngsamples goiburua1

Motörhead – Fire Fire

zzzmotorhead zzzideia

Sanple hau ere Toni Estebani esker erdietsi dugu; antza denez, ez dugu Motörhead behar bezainbeste entzuten!! 2. minututik aitzina entzuten duzuna ezaguna ez bazaizu, ez duzu Negu Gorriak behar bezainbeste aditzen:

Negu Gorriaken “Ideia Zabaldu I” sasi-kantan entzuetn ditugu kitarra zorrotz horiek, Mano Negra bera eta Tijuana No! taldearen “Alerta Guerrillas” gogora ekartzen dizkidan artelan honetan:

ngsamples goiburua1

Joxepa Arregi

Negu Gorriak taldearen Hitz Egin kantu ospetsuaren amaieran Joxepa Arregi entzun dezakegu “Nik euskeria defendiduten dot” esaten, eta baita “kastigua kunplidu behar”. Adi egon!

Joxepa Arregi Euskal Preso eta Iheslari Politikoen aldeko borrokalari sutsua izan zen. Etxerat elkarteko lehendakari izan zen eta ziur grabaketa asko eta askotan agertu zela. Ez dakigu, ordea, honako hau nondik hartu zuten zehazki Negu Gorriakekoek, baina sanple batetan ez ezik, bideoa bera euren 91+1 Tour VHS bideoan erabili zuten. Lagunduko al duguzue argitzen jatorrizko bideoa noizkoa eta nongoa den? (Pista: Irudietan BBCren logoa ikusi daiteke…)

Eta ez sanple batetan! Bata bestearen atzetik, Ideia Zabaldu irekitzen duten Hitzaurrea eta Hitz Egin kantuetan txertatu zuten Joxeparen ahotsa. Entzun dugu dagoeneko Hitz Egin, goazen bada orain Hitzaurrearekin.

ngsamples goiburua1

Fatback Band – Wicky Wacky

Rap musika ez ezik, Negu Gorriakeko kideak funk musikaren ozo zaleak izan dira beti. Horren adibide galanta da gaur aurkezten dizuegun sanplea. Fatback Band funk eta disko taldearen Wicky Wacky kantuak groove itzela dauka, bai horixe!

NG Brigada Peligros kantuan entzun daiteke honako sanple hau:

ngsamples goiburua1