Etiketaren artxiboak: Gure Jarrera

Zarama – Bildur Naiz

zzzzarama zzzNGGURE

1984. urtea; Zaramak “Indarrez” diska atera zuen orduan eta bertan kanta hau zegoen:

Hain juxtu ere, 7 urte geroago “Euskal Herri nerea”n Antón Reixaren lehen hizketaldiaren atzean entzuten dugun kitarra hots berbera:

Beste behin ere, Toni Estebani eskerrak! Portatu da gero…

ngsamples goiburua1

Juan Bautista Lasarte, Joanmari Beltran – Sunprinua

Gure Jarrera diskoaren sarrera badirudi Mezkitara otoi egitera joateko deiarekin hasten dela, baina jakinzazue Sunprinuaren hotsa dela entzuten gabiltzan hori, Euskal Herriko soinu tresna kuriosoenetako bat. Zehazki Juan Bautista Lasarte da eta Euskal Herriko Soinu Tresnak albumerako kanta hau grabatu zuen.

Hona hemen Neguren Gure Jarrera diskoko Sarrera bikaina:

ngsamples goiburua1

Red Hot Chili Peppers – Blackeyed Blonde

30 urte baino gehiagoko ibilbidea duen taldea dugu Red Hot Chilli Peppers, Funk musika Rock eta Raparekin nahasten dituena. Ez da harritzekoa Negu Gorriakek RHCP atsegitea, eta Gure Jarrerako Beste Kolpe Bat piezan Freaky Styley diskoko Blackeyed Blonde honelaxe sampleatzea aizkorakada artean:

Hona hemen Kaliforniakoen jatorrizko kanta:

Ah! Ta bide batez, eskerrik asko erraldoi bat bidali nahi dogu Toni Esteban-i, sanple hau eta beste batzuk guri helarazteagatik! Aupa tú!!

ngsamples goiburua1

Eric B. & Rakim – Chinese Arithmetic

Lehenbiziko bala karabinan sartzerakoan begiak jada zorroztuak zeuden zeharo. Txinatarren moduan. Beraien aritmetikaren doitasun osoa behar izan dugu sample hau topatzeko. Jatorria 1987. urtean dugu, Eric B eta Rakimen eskutik:

Bitxitasunekin jarraituz, artista amerikarren diskak “Paid in Full” izena zeukan. Badirudi usaitzen hasiak zirela Negu Gorriak 4 urte beranduago osatuko zuten zor kitatzalearen kanta:

Sanple aritmetikoa “lehenbiziko bala” abestu ondorengo unetxoetan topa dezakegu.

ngsamples goiburua1

Grandmaster Flash & The Furious Five – The Message

New Yorkeko Hip Hop munduko aitzindari bat dugu Grandamster Flash DJa. Bizi den testuinguru oldarkorrak alde batetik bestera jitoan darama abestiaren protagonista eta nahikoa dauka burua ez galtzearekin:

Eta kantaren hasiera berbera den arren, Negu Gorriaken “mezua” bestelakoa da, erabat: borrokaz garaipenera, Galindoren aurrean egin zuten bezalaxe!

ngsamples goiburua1

Eric B. & Rakim – I Ain’t No Joke

Buru garbiketa ez da txantxa gero! Eric B eta Rakimek itxuran daramate euren etiketa. Abestia hasi bezain azkar hasiko zara bertsotan:

Eskerrak aldiz Jon Maia ez zaigun txandalero atera, ezta? ;)

ngsamples goiburua1

Linton Kwesi Johnson – Sonny’s Lettah (anti-sus poem)

Negu Gorriaken BSO kantan inor sanpleatua izan bazen, hori LKJ dugu. Peachi eskainitako reggeaz gain, seme batek amari kartzelatik idatzitako gutuna ardatz duen Sonny’s Lettah kantatik honako esaldia erabili zuten (2. minutua pasa berritan):

“Mama, mek i tell you wa dem do to Jim? Mama, mek i tell you wa dem do to ‘im?”

Negu Gorriaken kantan ia abestiaren une berean daude sanpleatuak Sonnyk amari egiten dizkion galderak (2 min. 07 seg.)

ngsamples goiburua1

Linton Kwesi Johnson – Peach Dub

Goizaldeko bostetan, herrian, irekitzen duten lehenengo tabernan Linton Kwesi Johnson topa dezakegu Peachi reggae bat eskainiz. Are gehiago, sustraietara jotzen badugu, dub batekin erakutsiko digu jendarteari zor dion amorrua:

Jakina, ezaguna izango zaizu kanta osoa, urte batzuk beranduago Negu Gorriak berak kantaren bertsio abestu osoa bertsionatu baitzuen, beraien bizitzetako BSOko parte zelako alpalditik:

ngsamples goiburua1

Carlos Mejía Godoy – Los Explosivos

Nork ez du ba kanta hau ezagutzen? Negu Gorriaken kanta ezagunena izango da ziurrenik Gora Herria, oraindik ere dozenaka berbenatan entzun daitekeena astebururo. Bertan entzun daitekeen “Para vencer al tirano y su guardia nacional…” oso entzuna badugu ere, oso gutxik jakingo dute bere jatorria Carlos Mejía Godoy nikaraguar abeslariaren Los Explosivos kantuan entzun daitekeela:

Eta hemen duzue Negu Gorriaken kantua, Gora Herria Maxi single-ean agertu zen bertsioan:

ngsamples goiburua1