Etiketaren artxiboak: Borreroak Baditu Milaka Aurpegi

Original Concept – Runnin You Mouth

Sanple honek, horren ezaguna ez den talde batengana hurbildu gaitu: Original Concept. Beraien “Runnin you mouth” entzutea ere ez da oso ohikoa. Baliteke, ahotsak jatorriz beste nonbaitetik etortzea ere, hots, Original Concept taldeak sanpleatuak izatea aldi berean. Guk “no problem” sanplearen arrastoa hemen topatu dugu oraingoz:

Negu Gorriak honela erabili zuen:

ngsamples goiburua1

Erlak bikotea – Kennedy

Kennedy Hilak” hobeto egonagatik, guk beti Erlak bikotearekin batera abestu izan dugu. Agian bikote euskaldunak ez zuen “Hollydays in Cambodia” estiloko kanta jolaskorrik euren doinuen artean, baina bai honelako perlatxoak:

Eta agian salbatzailerik gabe geratu garen arren, JFK kantaren sarrera bikain bat dugula gogorarazi behar dugu, demontre!

ngsamples goiburua1

Boogie Down Productions – Love’s Gonna Get Cha (Material Love)

Amodioak harrapatuko zaitu; eta hala ez bada, gutxienean, norbaiten falta somatuko duzu zure alboan egoteari uzten dionean. BDP taldearen kanta honen basea ezaguna egingo zaio edozein NG jarraitzaileri:

Bertsio instrumentala ere badu (akaso hobea!):

“Hemen izango bazina” kantaren hasieran bada erantzungailu bat. Hortxe topatuko dugu KRS-ONE handiak abesturiko kanta antimaterialistaren doinutxo itsaskorra:

ngsamples goiburua1

Goikoetxea Anaiak – Txalaparta

Gaurkoan sanple oso xelebre bat aurkeztu nahi dizuegu. 1985ean Juan Mari Beltranek Euskal Telebistarako Euskal Herriko Soinu Tresnak izeneko dokumental-erreportaje bat egin zuen, gero musika album batekin osatuko zena. Bertan hainbat euskal musikari tradizionalek beraien burua aurkezten dute, kanta bat jo aurretik. Besteak beste, Goikoetxea Anaiek txalaparta musika tresna aurkezten digute, honela:

Negu Gorriakek Borreroak Baditu Milaka Aurpegi diskako azken kantuan txertatu zuten sanple hauxe:

ngsamples goiburua1