Etiketaren artxiboa: aiako txikito

Curtis Mayfield – Move On Up

Aiako Txikitoren beste bidaideetako bat Curtis Mayfield izan daitekeela uste dugu. Izan ere, bere “Move on up” entzutetsuko bongo erritmo bizi bikaina buruan dugunez, hemen gehitzea erabaki dugu.

Zer deritzozue? Negu Gorriaken piezan Curtis dabil ere? Ala ez? Idatzi iruzkinen bat!

ngsamples goiburua1

Steve Cropper – Land Of 1000 Dances

Aiako Txikito mila dantzen lurraldean dabil, hiri gerrilaren dantza barne. Adi intro errepikatuaren ondoren (3. seg) eta piezaren bigarren zatian (19.etik aurrera) itzultzen den perkusioari.

Guda dantza lotu ala askatua den ez dakigu baina 40. segundoko bateria soloak begiak ireki dizkigu. Hirurak. Eskerrik asko, Steve!

ngsamples goiburua1

 

Steve Cropper – Crop Dustin

Aiako Txikito osoki maisulan bat den arren, oraingoan sarrerari erreparatuko diogu bereziki, introa berezia baitauka.

Izan ere, Steve Cropper bera dugu intro mitikoaren atzean. Gitarrajole funtsezkoa, Stax zigiluari dagokionez. Blues Brothers, Otis Redding edota Ringo Starr bidaide izan ditu bere karrera luze bezain oparoan. Kasu honetan introa motelago doa; hala ere, identifikagarria da oso.

ngsamples goiburua1

Funkadelic – I Got A Thing, You Got A Thing, Everybody’s Got A Thing

zzzfunkadelic zzzideia

Oraingoan ere funk mundutik datorkigu sanplea. Funkadelic talde aski ezagunaren gitarrek badirudi “Barakaldo” esaten dutela behin eta berriro. Akaso, inoiz BECen jotzea da beraien asmoa, nork jakin? Honatx, euren kanta:

Barakaldo eta Aia ez daude hain gertu, baina Negu Gorriak taldearentzat baietz dirudi:

PD: bazenekien Kortauren lehen diskako azaleko aizkolaria Aiako Txikito zela? Tira, hori beste baterako utziko dugu…oraingoz, goazen kolpez kolpe aurrera!

ngsamples goiburua1