Etiketaren artxiboa: 1996

Maceo Parker – Pass The Peas (live)

«NG Brigada Peligros» den anabasa goxo horretan, badira joan etorrian dabiltzan ahots ezberdin batzuk…12. segundotik 19.era doan koruari arreta jarriko diogu sarrera honetan.

Topatu dugun bertsiorik antzekoena Maceo Parker saxofoijolearen zuzeneko itzel honetan entzun dugu guk. Bertatik aterata dirudi, ezta? Adi 3. minututik aurrerako ahotsei.

ngsamples goiburua1

Curtis Mayfield – Move On Up

Aiako Txikitoren beste bidaideetako bat Curtis Mayfield izan daitekeela uste dugu. Izan ere, bere “Move on up” entzutetsuko bongo erritmo bizi bikaina buruan dugunez, hemen gehitzea erabaki dugu.

Zer deritzozue? Negu Gorriaken piezan Curtis dabil ere? Ala ez? Idatzi iruzkinen bat!

ngsamples goiburua1

Steve Cropper – Land Of 1000 Dances

Aiako Txikito mila dantzen lurraldean dabil, hiri gerrilaren dantza barne. Adi intro errepikatuaren ondoren (3. seg) eta piezaren bigarren zatian (19.etik aurrera) itzultzen den perkusioari.

Guda dantza lotu ala askatua den ez dakigu baina 40. segundoko bateria soloak begiak ireki dizkigu. Hirurak. Eskerrik asko, Steve!

ngsamples goiburua1

 

Steve Cropper – Crop Dustin

Aiako Txikito osoki maisulan bat den arren, oraingoan sarrerari erreparatuko diogu bereziki, introa berezia baitauka.

Izan ere, Steve Cropper bera dugu intro mitikoaren atzean. Gitarrajole funtsezkoa, Stax zigiluari dagokionez. Blues Brothers, Otis Redding edota Ringo Starr bidaide izan ditu bere karrera luze bezain oparoan. Kasu honetan introa motelago doa; hala ere, identifikagarria da oso.

ngsamples goiburua1

Linton Kwesi Johnson – Sonny’s Lettah (anti-sus poem)

Negu Gorriaken BSO kantan inor sanpleatua izan bazen, hori LKJ dugu. Peachi eskainitako reggeaz gain, seme batek amari kartzelatik idatzitako gutuna ardatz duen Sonny’s Lettah kantatik honako esaldia erabili zuten (2. minutua pasa berritan):

“Mama, mek i tell you wa dem do to Jim? Mama, mek i tell you wa dem do to ‘im?”

Negu Gorriaken kantan ia abestiaren une berean daude sanpleatuak Sonnyk amari egiten dizkion galderak (2 min. 07 seg.)

ngsamples goiburua1

Silvio Rodriguez – Sueño con Serpientes

“Bai, nik ere errezitatzen nuen Bertol Brecht” dio abeslariak Hitz Egin kantuan. Ferminek Bertol Bretch errezitatzen zuen Silvio Rodriguezek bezala, eta Oker Dabiltza kantaren amaieran (2:41etik aurrera) Silvioren ahotsa txertatu zuten, honela:

Hemen duzue kantautore kubatarraren 1975ko Sueño con Serpientes kantua.

ngsamples goiburua1

Linton Kwesi Johnson – Peach Dub

Goizaldeko bostetan, herrian, irekitzen duten lehenengo tabernan Linton Kwesi Johnson topa dezakegu Peachi reggae bat eskainiz. Are gehiago, sustraietara jotzen badugu, dub batekin erakutsiko digu jendarteari zor dion amorrua:

Jakina, ezaguna izango zaizu kanta osoa, urte batzuk beranduago Negu Gorriak berak kantaren bertsio abestu osoa bertsionatu baitzuen, beraien bizitzetako BSOko parte zelako alpalditik:

ngsamples goiburua1

Luis Mariano – Ezin Ahaztu

“Luis Mariano chant le Pays Basque” izeneko albumean agertu zen 1968an “Ezin Ahaztu” kantua, eta 25 urte geroago “Borreroak baditu Milaka Aurpegi” diskoan “Hipokrisiari Stop!”. Baina 1996ra arte ez genuen bi hauek elkarturik entzuteko aukera izan, Galindoren kontrako auzian laguntza lortzeko kaleraturiko Ustelkeria xelebrekerien diskoan NGren kantaren erremixa argitaratu zutenean Luis Mariano sampleaturik entzun zitekeen, scratch moloien artean. Hemen Negu Gorriaken kanta:

Ta hau jatorrizkoa:

ngsamples goiburua1

Fatback Band – Wicky Wacky

Rap musika ez ezik, Negu Gorriakeko kideak funk musikaren ozo zaleak izan dira beti. Horren adibide galanta da gaur aurkezten dizuegun sanplea. Fatback Band funk eta disko taldearen Wicky Wacky kantuak groove itzela dauka, bai horixe!

NG Brigada Peligros kantuan entzun daiteke honako sanple hau:

ngsamples goiburua1