Etiketaren artxiboa: 1982

Defunkt – Ooh Baby

Defunkt taldea funtsezkoa da NGSamples unibertsoan. Oraingo honetan, bateria sarkor horri erreparatu behar diogu, etengabe «ohh baby!» oihuka dezakegun bitartean (ad libitum, otoi!). Atal batzuk zoragarriak dira; 6 minutu motz egingo zaizkizu.

Hain zuzen ere, erritmo sakon hori erabili zuten negutarrek aizkorada etengabeak bailiran…gozatu, hauspoa bete arren!

Defunkt – For The Love Of Money

70. hamarkadan The O’Jays talde aski famatuaren hit baten bertsioa egin zuen Defunkt taldeak, humanook diruzaletasunarekiko dugun joera nabarmenduz. Hasieratik belarrietan sartuko zaizun punteo azkarrari erreparatu, bateria begiz galdu gabe. Latza!

Gitarra soinu errepikakor zorrotz hori bikainki txertatu zuten “Bete kolpe bat” mitikoan (lehen aldiz 17. segundoan ). Diruzalekeria ere errotik ebaki behar baitugu, ezta?

ngsamples goiburua1

Otis Redding – Good To Me

Fermin Muguruzak publikoki behin baino gehiagotan esana du, berak Otis Reddingen antzera abestu nahiko lukeela. Tira, bien ahotsen artean dagoen aldea ez da txikia…dena den, nork behar du eztarria landu sanplegintza gertu denean?

Otis Reddingen zuzenekoen disko honetako intro honek aukera ezin hobea eskaini zien Neguko taldekideei soul abeslari mitikoaren ahotsa eskuratzeko.

Gure Jarrera diskoko Sarrera kantuan txertatu zuten Otisen ahotsa, album berria grabatzen ari dela diolarik, base erritmiko sendo batez lagunduta. Itzela, ezta?

ngsamples goiburua1

Grandmaster Flash & The Furious Five – The Message

New Yorkeko Hip Hop munduko aitzindari bat dugu Grandamster Flash DJa. Bizi den testuinguru oldarkorrak alde batetik bestera jitoan darama abestiaren protagonista eta nahikoa dauka burua ez galtzearekin:

Eta kantaren hasiera berbera den arren, Negu Gorriaken “mezua” bestelakoa da, erabat: borrokaz garaipenera, Galindoren aurrean egin zuten bezalaxe!

ngsamples goiburua1