Etiketaren artxiboak: 1968

Sly & The Family Stone – Dance To The Music

zzzSLYDTTM zzzNGGURE

Funk musika sorburu oraingoan ere. Sly & The Family Stone talde mitikoak aurrera doan Negu Gorriak taldeari konpainia egiten dio ahotsen erritmo hipnotiko batekin. Haien “Dance to the music” entzunez gero, sanpleatua izan zen zatia erraz hauteman liteke (15. segundutik aurrera adibidez):

Ez duzu argi ikusten oraindik? Tira, entzun “NG badoa” eta ziur audio lagina topatuko duzula!

ngsamples goiburua1

Xabier Lete – Euskal Herri nerea

zzzXabierLete zzzNGGURE

Kasu honetan, sanpleatua izan zen kantaren izenburu berbera du NG abestiak. Lotura Xabier Leterengan topatu behar dugu:

Xabierren hasierako hitzek leku nola hartzen duten entzun nahi? Ados:

ngsamples goiburua1

Luis Mariano – Ezin Ahaztu

“Luis Mariano chant le Pays Basque” izeneko albumean agertu zen 1968an “Ezin Ahaztu” kantua, eta 25 urte geroago “Borreroak baditu Milaka Aurpegi” diskoan “Hipokrisiari Stop!”. Baina 1996ra arte ez genuen bi hauek elkarturik entzuteko aukera izan, Galindoren kontrako auzian laguntza lortzeko kaleraturiko Ustelkeria xelebrekerien diskoan NGren kantaren erremixa argitaratu zutenean Luis Mariano sampleaturik entzun zitekeen, scratch moloien artean. Hemen Negu Gorriaken kanta:

Ta hau jatorrizkoa:

ngsamples goiburua1