Honi Buruz

Negu Gorriak musika taldea entzuterakoan, ez zabiltzate talde bat soilik entzuten ari, ez. NG samples webgune honek hori bera aztertu eta demostratu nahi du, Negu Gorriak taldeak erabili izan dituen Sanple guztiak biltzea da gure helburua, hauen jatorria argituz.

Baina, zer dira ba, sanpleak? Ingelerazko Wikipedian irakur daitekeenez: In music, sampling is the act of taking a portion, or sample, of one sound recording and reusing it as an instrument or a sound recording in a different song or piece (ea euskarazko Wikipedian ere artikulu hau gehitzen dugun…). Hau da, grabazio-soinu bat hartu, eta berau erabiltzea beste kanta (edo soinu pieza) batetan.

Negu Gorriak euskal talde erraldoiak dozenaka sanple erabili zituen bere kantuetan. Batzutan haiek konposatutako kanta baten hasieran, amaieran edo bitartean jartzen zituzten. Beste batzutan, sanpleak erabiltzen zituzten pieza musikal xelebrak osorik sortzeko.

2013ko udan Twitter sare sozialeko hainbat erabiltzailek #NGsamplers (sic) traola erabili genuen sanple hauen jatorria elkarbanatzeko. “Aizue! Negu Gorriak-en kanta honetan entzuten den soinutxo hau, honako kanta honetatik hartua dago!”

Honela piztu zitzaigun gero eta sanple gehiagoren jatorriak ezagutzeko gogoa. Hilabeteak pasatuta noizean behin sanple berri baten jatorria argitzen genuen Twitterren, eta orduan otu zitzaigun hauek ondo gorde eta zabaltzeko modu dotoreena blog bat sortzea zela. Hau da horren emaitza.

Gurean, mezu bakoitzean Negu Gorriak taldeak erabilitako sanple bat aurkeztuko dizuegu. NGren zein abestitan agertzen den, eta jatorrizkoa zein izan zen, nondik hartu zuten Negu Gorriakeko kideek. Apurka apurka sanple guzti guztiak aztertu eta destripatu nahi ditugu, banan banan. Agian nahiko desordenatua irudituko zaizue gure lana, horregatik eta horretarako jarri dugu guneko hasiera orrian aurkibide moduko bat. Negu Gorriaken kanta guztiak daude bertan zerrendatuta, eta kanta bat gehitu ahala, zerrenda horretan esteka jarriko dugu, modu erosoan bila zabiltzaten sanple horiek topatzeko.

Halabaina, gu ez gara makinita perfektu batzuk eta baliteke zuk ezagutzen duzun sanple edo laginen bat guk usaitu ere egitea; horregatik, zure laguntza ere estimatuko dugu! Horretarako, webgune honetako edozein txokotan iruzkina idatzi, NeguGorriakSamples@gmail.com helbidera mezua idaztearekin, edo Twitterreko @SnOiD_JaUnA eta @KimoKalea erabiltzaileokin harremanetan jartzeareakin nahikoa zenuke.

Beraz, ez galdu denbora gehiago, murgildu zaitez sanpleen artean, ezagutu Negu Gorriaken influentziak, inspirazio iturriak, Sustraiak (Rock, Rap, Reggae!).

Zure ordua heldu da, txo!

ngsamples goiburua1