Kategoriaren artxiboak: Kale Gorrian

NG Samplesen 17.Rounda, azkena oraingoz!

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2018/11/29-an.

NG Samplesen azken atala egin dute Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek Info7 Irratiaren itxiera aitzin. 17.Round honetan ere ez da Negu Gorriakek erabilitako sampleen jatorrizko bertsioen bitxikeriarik falta. Gozatu ederra hartu dugu bi hauekin azken urteetan, bideak elkartuko gaitu berriz ere.

Bueltan da NG Samples, 16. Rounda!

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2018/10/09-an.

Olasagasti eta Mindegiaren arteko apustuko aizkorakadak, JFKren diskurtso zati bat, Maceo Parker, Eric B & Rakim eta Prince Busterren kantutik ateratako zatitxoekin Negu Gorriakek egindako sampleak zein kantutan erabili zituzten azaldu dizkigute detaile guztiekin Arkaitz Sagastik eta Urko Rodriguezek NG Samples 16. Roundean.

 

Osagaia egokiak nahasi eta emaitza NG Samples 15. Rounda!

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2018/06/28-an.

Lanurteko NG Samples azken atala egin dute Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek. Negu Gorriaken ‘cando se xoga a pelota aqui?’ eta ‘NG badoa’ kantuetan talde ezberdinen sampleak nondik hartu zituzten aletu digute. Oraingoan Negu Gorriakez gain, Broken Brothers Brass Band iruindarren ‘xuri guztiak ez dira irinak’ kantuan Imanol Larzabalen ahotsa entzun dezakegula deskubritu digute.

 

NG Samples, 14. atalean Marcos azpikomandantearen inguruko galderak

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2018/04/24-an.

Gogotsu geunden Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagasti noiz etorriko NG Samples atala besapean. Hamalaugarren roundean ezin ahaztu Negu Gorriaken ‘Borreroak baditu milaka aurpegi’ diskoaren 25. urteurrena. Gora Herria kantuaren introa, refritoa ekarri digute batetik. Bestetik, ‘Ideiak Zabadu’ diskoko Begirunea kantuak ere sample ugari ditu, tartean Marcos Azpikomandantearen ahotsa, baina originala ez dute topatu, uste dute Txiapasen grabatu zutela Negukoek.

 

Doinu mestizaje ugari NG Samplesen

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2018/02/06-an.

Hamairugarren Rounda gaur NG Samplesen baitan. Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek Negu Gorriaken kantu ezberdinetan entzun ditzazkegun sampleen jatorriaz hitz egin digute beste behin. Oraingo honetan sample eta doinu dantzagarri eta tropikalak ekarri dituzte.

 

Bertsoa eta iraultza errusiarra NG Samplesen

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2017/11/21-ean.

NG Samplesen 12. rounda egin dute Arkaitz Sagasti eta Urko Rodriguezek. Negu Gorriaken bertsolaritzak izan zuen presentziaz aritu dira, edota iraultza errusiarraren 100.urteurrena dela eta, kantuetan horrek izan zuen presentzia.

 

Agian Otis Reddingen eraginagatik du hitz-jarioa F.Muguruzak!

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2017/10/03-an.

Negu Gorriak taldearen Sampleen ikerketan hamaikagarren atala egin dute Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastik. Primizia ere eman digute, Kaki Arkarazorekin izan dira eta hainbat sampleren berri eman die, beraz badugu NG Samples luzerako, ze poza!

 

Negu Gorriakek mundu osotik edan zuen, sanpleek erakusten duten moduan

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2017/06/28-an.

Euskal kantagintza atalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin Negu Gorriaken kontuen tripei begiratu diegu kurtso honetan. Negu Gorriak taldearen kantuak nondik datozen eta atzean dituzten soinu edo sampleek zein abestitan duten jatorria azaldu digute. Kurtsoko azken kolaborazioa No Problem, Hitzaurrea, Hitz egin  eta Radio Rahim kantuk ekarri dizkigute. Plazer bat izan da bikote!

 

Negu Gorriak beharrean, “Fermin eta pipermin gorriak” izan balira?

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2017/05/10-ean.

Euskal Kantugintzaren atalaren baitan Negu Gorriaken kantuak aztertu eta bertako sanpleak nondik datozen aztertzen dugu NG Samples azpiatalean Urko Rodriguez eta Arkaitz Sagastirekin. Hainbat kantu aztertzearekin batera taldearen izenaren jatorriaz teoria hori azaldu digute, Red Hot Chili Peppers-en eraginez “Fermin eta pipermin gorriak” jartzekotan egon zirela. Bederatzigarren rounda iritsi da!

 

#NGsamples Clyde Stubbelefield baterijolearen soloa munduko sanpleatuena

Sarrera hau Info7 Irratiak idatzi zuen 2017/03/07-an.

NGsamples -eko bisita jaso dugu, gaur, 8. rounda, a ze marka! Bisturia hartu eta tripak ireki dizkiegu Negu Gorriak taldeak egindako abestiei. Eta hara! Urko Rodriguezek eta Arkaitz Sagastik aurkitu dituzte erabilitako sanpleen jatorria. James Brownen inguruan ere hitz egin dugu, “Funky Drummer” kantuan taldeko baterijolearen soloa  mundu mailan gehien erabili den sanplea baita. Berriki hil da Clyde Stubblefield baterijolea, bere solo arrakastatsuaren truke sekula zentimorik jaso gabe, James Brownek bete zituen poltsikoak.