-(r)en bidalketa guztiak

(r)i buruz

Bizkaitarra, reggae zalea, deejay amateurra, IKTak nire ofizio eta afizioa, bastante frikia, burugogorra, oso plasta, politikaz arduratua eta teknika audiobisualetan interesatua. Blog pertsonala bertan behera itxi dot hamar bat aldiz, EH Soundz izeneko proiektu potolo bat ere sortu genuen (ez da arrastorik geratzen) eta orain NG samples blogarekin oso ilusionatuta nator.

Original Concept – Pump that Bass

zzzOC zzzNGGURE

1980 hamarkadako Original Concept talde xelebrea izan zen, oso originala izan zen haien kontzeptua: kaleratu zuten disko bakarrean, kanta asko instrumentalak ziren, rapeorik gabe. Deejayen trebezia erakusteko taldea, beraz. Gaur aurkezten dizuegun kantuan adibidez, scratch ederrak egiten ditu Doctor Drék.

Scratch horiek Negu Gorriaken Beste Kolpe Bat kantan entzun ditzakegu, honela:

ngsamples goiburua1

Kurtis Blow – Express Yourself

zzzKBBBPD zzzNGHH

Sanple hau azaltzeko buelta ederra eman behar dugu. Jatorria Charles Wright & the Watts 103rd Street Rhythm Band taldeak 1970ean grabatutako Express Yourself kanta mundiala da. Gurera askotan ekarri dugun NWA taldeak bere hip hop bertsio bikaina egin zuen 1988an, eta Negu Gorriakek beren 1996ko Salam Agur diskan ere NWAren bertsioa bertsionatu zuten. Onaino, dena ongi. Baina ondo fijatu ezkero, bada 103 kaleko bandaren eta Negu Gorriaken bertsioan, tronpeteo eder bat, NWA taldeko bertsioan ez dena inondik ageri. Tronpeteo hori Negu Gorriakek lehenago ere sanpleatu zuen 1990. urtean Hator Hator kaleratu zutenean:

Argi entzun daiteke, sanpleatutako zatia 1:31 segunduan, eta ez, ez dira 103 Street Rythm Band-ekoak eta ezta ere NWA taldekoak. Hau Kurtis Blow izan zen, 1988an argitaratu zuen Back by Popular Demand diskoan kaleratu zuen Express Yourself abestiaren moldaketan:

ngsamples goiburua1

Juan Rulfo – Diles que no me maten

zzzjuanrulfo zzzideia

1951. urteko abuztuan agertu zen argitaraturik America aldiztariko 66. alean gaur aurkezten dizuegun narrazioa lehendabizikoz. Juan Rulfo idazle mexikarraren testu potentea da “Diles que no me maten”, eta Negu Gorriakek 1995ean erabili zuten, Ipurbegia kantuan:

Sanplea ondoren entzungo duzuen grabaziotik hartu zuten NGkoek, non Rulfok berak irakurri egiten digun bere lan apart ahu:

ngsamples goiburua1

Egaña eta Peñagarikano – 1986 Bertso Txapelketa Nagusia

zzzNGNG

Bertso Hop kantua, ziur badakizuela, 1986ko Bertso Txapelketa Nagusiko finalean Egañak eta Peñagarikanok abestutako bertso hauen moldaketa da:

Negu Gorriakek gai jartzailea sanpleatu egin zuten beren bertsioan:

ngsamples goiburua1

Jose Peña Gozategi, Joanmari Beltran – Tronpa Musukitarra

Maurizia Aldeiturriaga eta Pierre Ager bitartean, bada beste euskaldun bat sanpleaturik Esan Ozenki kantuan, hau ere Euskal Herriko Soinu Tresnak albumetik hartua. Oraingoan Joxe Peña Gozategi, Oriyoko Sarobeko basarrin jayua.

Entzun dezagun ba bere tronpa musukitarra jotzen:

Sanple hauxe bera Negu Gorriakek Laboari egindako Arrano Beltza moldaketan ere txertatu zuten, honela (“ibiltzen zan kontrabando pixkat egin, eskopetak konpondu-ta“):

ngsamples goiburua1

Jean Mixel Bedasagar, Pierre Ager – Xirula

Atzokoarekin segituz, Euskal Herriko Soinu Tresnak diska bikaineko beste pieza bat dakargu hemen. Hau ere Esan Ozenki kantuaren amaieran entzuten diren aurkezpen horietakoa:

Kasu honetan Pierre Ager Garat atabala jotzailea da NGren kantuan sanpleatu zutena. Itzela gero!

ngsamples goiburua1

Vimeo bertan behera

Aupa lagunok!

Ez, oraingoan ez gatoz sanple berri batekin. Oraingoan albiste “txar” batekin gatoz. Ez da txarregia, egia esan, baina datozen egunotan gauzak txukuntzen ibili beharko gara gunean, eta nabarituko duzue hori.

Izan ere, Vimeon sortutako kontua ezabatu egin digute, eta horrekin batera, bertara igotako bideo denak. 60 bideo inguru genituen hor, eta Copyright urraketa dela-eta bertan behera geratu zaizkigu guztiak.

Pantaila-argazkia 2014-10-27 20:38:35

En fin, gure intentzioa da bideo hauek guztiak online ikusteko plataforma batetara igotzea, denak hemendik eskaini ahal izateko dagozkien moduan. Youtuberekin ere blogariak.net plataforma osoan arazoak ditugunez, alternatiba berriak begiratzen hasi beharko. Proposamenik?

Bien bitartean, pazientzia izan dezazuela eskatzen dizuegu.

Hurrengora arte.

Juan Bautista Lasarte, Joanmari Beltran – Sunprinua

Gure Jarrera diskoaren sarrera badirudi Mezkitara otoi egitera joateko deiarekin hasten dela, baina jakinzazue Sunprinuaren hotsa dela entzuten gabiltzan hori, Euskal Herriko soinu tresna kuriosoenetako bat. Zehazki Juan Bautista Lasarte da eta Euskal Herriko Soinu Tresnak albumerako kanta hau grabatu zuen.

Hona hemen Neguren Gure Jarrera diskoko Sarrera bikaina:

ngsamples goiburua1

Leon Bilbao eta Maurizia Aldeiturriaga – Alboka

Euskal Herriko Soinu Tresnak albumeko sanple batzuk ekarri nahi ditugu NGsamplesera gaur. Negu Gorriakek hainbat kanta desberdinetan erabili zituen diska honetako hainbat zatixo. Besteak beste Esan Ozenki kantuan, Mauriziak bere burua aurkezten duen zatixoa.

Hemen Negu Gorriak taldearena:

Iker Garaialderi ere gure eskerrona luzatu nahi diogu, deskatalogaturik dagoen Euskal Herriko Soinu Tresnak disko erraldoia gurekin partekatzeagatik. Mila esker!!

ngsamples goiburua1

James Brown – Make It Funky

Negu Gorriaken sanpleen erabilerari dagokionez, interes gehien pizten diguten piezak gaurkoa bezalakoak dira, non NGk osorik sortu-eraiki zituen pista hauek sanpleak erabiliz. Beraien Borreroak Baditu Milaka aurpegi diskako bigarren kanta hau adibidez, NG Bada, izenekoa:

Asko dira pista horretan entzun daitezkeen sanpleak, James Brown-en Make It Funky, besteak beste.

ngsamples goiburua1