Agur Info7 Irratia

Pasa den astean Info7 Irratiak agur esan zigun, ziklo bat amaitu eta berri baten hasiera iragarriz. Urruñako estudioan jai erraldoi bat antolatu zuten, irratsaio berezi berezi batekin hasi zena, ondoren bazkari eta musika emandliekin segitzeko. Urko eta kimo bertan izan ginen irratsaio horretako musika arduradun lanetan.

Hona hemen Ahotsa.info-ko lagunek egindako laburpen bideoa:

Ikusten duzuenez, DJ lanetan aritu ginen. Izan ere, Info 7 eta NG samples-en arteko elkarlan hau duela hiru urte paxatxo hasi zen, eta bidean hamazazpi round utzi ditu. hona hemen abentura honen hasiera izan zen momentua, 2015eko urriaren 14 urrun batetan:

Info7 Irratiak itxi eta komunikazio proiektu berri baten jaiotza ere iragarria dago. Guri, oraindik NG sanple batzuk kontatzea falta zaigu, baita sanplegintzaren inguruko adibide asko eta asko. Honakoa, etenaldia baino, deskantsu bat besterik ez da, eraberrituta bueltatzeko laster.

Bien bitartean, irratsaio horiek gure blogera berrigoko ditugu datozen egunotan, bizipen horiek gogora ekarri eta denak elkarrekin bilduta uzteko.

kimo(r)i buruz

Bizkaitarra, reggae zalea, deejay amateurra, IKTak nire ofizio eta afizioa, bastante frikia, burugogorra, oso plasta, politikaz arduratua eta teknika audiobisualetan interesatua. Blog pertsonala bertan behera itxi dot hamar bat aldiz, EH Soundz izeneko proiektu potolo bat ere sortu genuen (ez da arrastorik geratzen) eta orain NG samples blogarekin oso ilusionatuta nator.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude