Public Enemy – Bring the Noise

1990. urtean NGk lehen diska kaleratu zueneko kanta batekin gatoz oraingoan, Negu Gorriak izeneko diska hain zuzen. Garai honetako kantuak rapetik oso gertu zeuden, izan ere, inoiz ez dute ezkutatu Public Enemy taldearen eragin zuzena izan zuela Negu Gorriak taldeak, eta Seinalea kantua horren adibide da. Ez bakarrik estilo antzekoagaitik, bertan Public Enemyren “Bring The Noise” leloa sanpleatu zutelako baizik.

A capella bertsioak lagin garbiagoak eman ohi dituenez, ziurrenik hemendik hartu zuen berea Negu Gorriak taldeak:

Bring the noise (a capella version)

Argi eta garbi entzun dezakezue 1:12 minutuan sanplea:

ngsamples goiburua1

(r)i buruz

Bizkaitarra, reggae zalea, deejay amateurra, IKTak nire ofizio eta afizioa, bastante frikia, burugogorra, oso plasta, politikaz arduratua eta teknika audiobisualetan interesatua.

Blog pertsonala bertan behera itxi dot hamar bat aldiz, EH Soundz izeneko proiektu potolo bat ere sortu genuen (ez da arrastorik geratzen) eta orain NG samples blogarekin oso ilusionatuta nator.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*